Camping Airotel dans le Pays Basque
Aisia eta aisialdia
Erreserbak eta erabilgarritasuna

Aisialdia kanpinean

Euskal ondarea, natura guneak eta gune historiak deskubritzeaz gain, gurean hainbat jarduera egiteko eta ikuskizunetara joateko aukera izango duzu. Establezimendua hainbat ekipamenduz hornitu dugu; izan ere, Donibane Lohizuneko egonaldia atsegina izatea dugu helburu!

Aisialdia eta animazioa kanpinean eta inguruetan

Zalantzarik gabe, aisialdirako gunerik nabarmenenak uretako instalazioak, dira, beren txirrista eta uretako jolasekin. Hala ere, badago dibertitzeko eta atseden hartzeko beste modurik kanpinean. Kirolzaleek egokiera izango dute erronka jo eta esku-pilota frontoian barrua husteko. Era horretara, kirol tradizionala egiten arituko dira. Era berean, establezimenduan tenis pistak eta futbol zein boleibol zelaiak daude, bertara datozenek ahalik eta ondoen pasa dezaten. Gune bat bolariei eta haien petanka partidei erreserbatuta dago, eta ping-pong mahaiak erraketa beltz eta gorriaren zale txiki nahiz handiak elkartzen ditu! Surfa egiten ikasi nahi baduzu edo zure mailari eutsi nahi badiozu Donibane Lohizuneko surflarien artean ibiltzeko, surf klub bat daukazu kanpinetik gertu!

Oporretan kirola egitea ondo badago ere, lasaitasuna eta erlaxatzea maite dutenak ere gogobete nahi ditugu. Horretarako, zatoz gure erlaxazio gunera sauna, tratamendu indargarriak eta masajeak baitituzu bertan. Zaindu zure gorputza, kanpinak Euskal Herrian duen kokaleku bikainaz gozatzen duzun bitartean.

Gure animazio taldea goi-denboraldi guztian egoten da, eta ekintza eta festa ugaritara gonbidatuko zaitu. Giro ona bermatuta dago, energia asko baitute! Haurrentzako zein helduentzako jarduerak badaude!

> Aurkitu gure kanpina < situation camping itsas mendi carte côte basque
Camping Itsas mendi

Quartier Acotz 115 chemin Duhartia 64500 SAINT JEAN DE LUZ - Aquitaine - France

Tél: +33 (0)5 59 26 56 50 E-mail: itsas@wanadoo.fr