Camping Pays Basque, Itsas Mendi

Kanpineko jatetxea

Goazen jatetxea abordatzera, marineltxo!

Gure kanpinean Le Flibustier jatetxea dago. Bertan plater goxo-goxoak eta egarria kentzeko edariak aurkituko dituzu. Martxoaren 23tik azaroaren 1era zabalik, dago. Toki horretaz gozatu ahal izango duzu kanpineko partzelatik edo mobil-hometik. minutu gutxira. Jatetxean tokiko produktuekin eginiko plater arinak prestatzen ditugu, Euskal Herriko zaporeak.dasta ditzazun. Eramateko plater sinpleak ere eska daitezke, pik-nik egitea edo partzelan zein mobil-homean jatea nahiago baduzu. Jatetxean pizzak ere badaude.

Aizu, ikusi Flibustier jatetxean dauden aukerak!

Donibane Lohizuneko, gure jatetxean, zergatik ez, aukeratu mantenu erdia (gutxienez 2 gau): gosaria + bazkaria edo afaria. Gure sukaldariaren platerekin gozatuko duzu, kanpineko egonaldia eta Donibane Lohizuneren txokoak topera aprobetxatuz.

(Helduak: 21 €, eta 10 urtetik beherako haurrak: 11 €). Gainera, janaria zuzenean zure partzelara eramateko aukera dago (gela-zerbitzua). Platerak gauerdira arte zerbitzatzen dira! Aukera paregabea duzu egonaldi lasaia izateko.

Taldeentzat eta ezteietarako ere eskaintza bereziak ditugu, eta eramateko janaria edo brunchak prestatzen ditugu denen nahiak asetzeko!

Egin dezagun topa elkarrekin kanpineko tabernan!

Uztailean eta abuztuan gure animazio taldeak gaikako festak antolatzen ditu. Orduan, jatetxeko giroa erabat aldatzen da gauez! Gure Euskal Herriko, kanpinean zauden bitartean, aprobetxatu lagunartean edo familian zerbait hartzeko, oporretan zaude eta! Goizean ere etor zaitezke gosari ederra hartzera.
Egin topa gure tabernan!

Informazio gehiago jasotzeko, jarri gurekin harremanetan 05 59 24 49 44 telefono-zenbakira deituta..