Camping Pays Basque, Itsas Mendi

Euskal herriak: Ezpeleta, Sara, Ainhoa, Getaria...

Ezagutu herri hauen xarma

Herriak Lapurdiko estiloari jarraiki daude antolatuta. Hau da, udaletxea, eliza eta frontoia toki berean biltzen dira, Euskal Herri guztian gertatzen den bezala. Euskal Herriko udalerrietan, hilerriak, oro har, elizaren inguruan eraikitzen dira; herriaren erdigunean, beraz. Elizarekin batera, frontoia da herriaren oinarrizko arkitekturaren elementuetako bat. Horrek erakusten digu pilotak berebiziko garrantzia duela euskaldunen bizitzan. Lapurtar estiloko etxeak miresgarriak dira, eta kolore biziko bilbadurak dituzten etxeek dotorezia handia ematen diete hirigune euskaldunei. Mendialdeko baserriak eginkizun bi betetzen ditu: alde batetik, animaliak estalpean gordetzen ditu eta, bestetik, gizakien bizitoki dira. Animaliek beheko solairua hartzen dute eta, modu horretara, haien beroa pertsonak bizi diren solairura igotzen da. Lautadetako baserriek, berriz, ez dituzte tenperatura berberak jasaten. Harrigarria da zer neurri izaten duten baserriek, sarritan etxandien parekoak baitira.

Lapurdiko etxeek "euskal estiloa" taxutu dute: bilbadurak eta teilatu gorriak eta horma karez zurituak. Estilo hori berori aurki daiteke beste hainbat herritan: Baionan, Donibane Lohizunen, Ainhoan....
Gaur egun, etxe eder asko landetxe bilakatu dira, eta horrek aldi berean etxeak zaintzea eta babestea ahalbidetzen du.