Camping Airotel dans le Pays Basque
Hendaye
Erreserbak eta erabilgarritasuna

Hendaia

Hendaia kanpinetik 10 kilometrora dago, toki paregabean, Ozeano Atlantikoaren eta Pirinioetako lehen mendien artean, hain zuzen ere. Abadia eremu ederra, bere itsaslabar eta gazteluarekin, herriaren muga markatzen duen hondar fineko hondartza luzea eta, Frantzia eta Espainia arteko muga egiten duen Bidasoaren bihurgune sigi-sagatsuek herri berezi bihurtzen dute Hendaia.

Espainia hain gertu egotea, hain justu ere, interesgarria da ustekabeko bisita kulturalak egin nahi dituztenentzat. Irunek eta Hondarribiak muga egiten dute Hendaiarekin eta Bidasoa ibaiak banatzen ditu herri horiek. Bidasoa-Txingudi Partzuergoaren bitartez, herri horien arteko hartu-emanak sustatu dira. Iraganean, pertsonaia garrantzitsu ugari ikusi ahal izan zituzten hendaiarrek beren herritik igarotzen, batez ere Bidasoan dagoen Konpantzia irlatik joan-etorrian.

Bestalde, Hendaia Eskoziako Peebles herriarekin eta Portugalgo Viana do Castelo herriarekin dago senidetuta.

> Aurkitu gure kanpina < situation camping itsas mendi carte côte basque
Camping Itsas mendi

Quartier Acotz 115 chemin Duhartia 64500 SAINT JEAN DE LUZ - Aquitaine - France

Tél: +33 (0)5 59 26 56 50 E-mail: itsas@wanadoo.fr