Camping Pays Basque, Itsas Mendi

Kanpineko igerilekuak

Udako eguzkiak oporrak Euskal Herrian, igarotzera gonbidatzen zaituenean, termometroek gora egiten dute eta azalak kolore berria hartzen du, nahiz eta aurrez eguzkitako krema jarri! Freskatu zaitez bi igerilekuetan hondartzaz gain bestelako esperientziak izan ditzazun Donibane Lohizuneko kanpinean.

Kanpin bat eta bi igerileku

Opor-lekutik urrats batzuetara, partzelan zein mobil-homean egon, jantzi ezazu bainujantzia (derrigorrezkoa), hartu eskuoihala eta jar zaitez eroso giro lasai eta alaia duen toki honetan. Gure kanpinean bi igerileku daude. Alde batetik, igeriketa libreko igerileku estali eta klimatizatu bat dago jolaserako eta kirolerako. Gainera, jacuzzia duzu bertan erlaxatzeko. Beste alde batetik, txirristetan haurrek eta gazteek ondo pasatuko dute. Txirristak pista askokoak edo birakariak izan, zipriztinez beteriko jolasleku hauek barre-algara asko eragingo dituzte euskal kostaldean zauden bitartean. Kanpoaldean, igerileku inguruan berdeguneak daude, kanpinzaleak atsedena edo eskuoihalean etzanda eguzkia har dezaten.

Ekainaren 6tik irailaren 9ra , puzgarriak egongo dira haurrentzat. Anima itzazu ekipamendu bikain horiez gozatzera, energia gastatu eta ezin hobeto pasa dezaten!

Bainujantzia DERRIGORREZKOA da igerilekuetan.