Camping Pays Basque, Itsas Mendi

4 izarreko zerbitzuak Donibane Lohizuneko kanpinean

Sinplifikatu zure egunak Donibane Lohizunen

Ez arduratu ezertaz ere eta gozatu erabat zure egonaldiaz lau izarreko kanpinean, Donibane Lohizunen.

Zerbitzuak Donibane Lohizuneko kanpinean bertan

Itsas Mendi kanpinak, Donibane Lohizuneko. egonaldian bizimodua erraztuko dizuten zerbitzu ugari eskaintzen dizkizu. Gure azpiegiturei esker, otordu goxo-goxoak izan ditzakezu zure egonaldiak iraun bitartean. Le Flibustier taberna eta jatetxean aki arinak eta freskagarriak eskura ditzakezu. Apirilaren 1etik irailaren 30era dago zabalik. Kanpineko egonaldian mantenu erdia izatea aukera dezakezu; modu horretara, denbora gutxiago eman beharko duzu sukaldean eta gehiago inguruaz disfrutatzen. Halaber, pasealdiak, ibilaldiak eta txangoak maite dituztenak gogoan ditugu; izan ere, kanpinean eramateko platerak lor ditzakezue. Gainera, kanpinak supermerkatua ere badu, apirilaren 4tik irailaren 30era irekita, erosketak Donibane Lohizunera joan beharrik gabe egiteko. Herrian era guztietako dendak aurkituko dituzu. Eskuratu kanpinean bertan Euskal Herriko produktu tipiko goxoak eta hondartzarako artikuluak.

Telefono-kabinak dituzu eskura edozein momentutan erabiltzeko. Kanpineko harreran egingo dizugu ongi-etorria, eta establezimenduari buruz zein Euskal Herriko leku garrantzitsuenei .buruz dituzun zalantza guztiak argitzeko prest egongo gara. Harrera asteko 7 egunetan dago zabalik. Internetera konektatu nahi izanez gero, Wifi sarea dugu kanpin guztian. Ordenagailua ekartzen ez baduzu, Interneterako sarbidea duzu, tarifa hau ordainduz: 3€ 30 minutuak.

Kanpinzaleei dagokienez...

Natura gustuko dutenak ere kontuan hartzen ditugu, jakina, eta horiei berdeguneko partzeletan. egiten diegu harrera. Kanpin guztian, ondo zaindutako 5 bainugela bloke daude.Denboraldiz kanpo, blokeetako bat berogailu gisa erabiltzen da. Bainugelak egokituta daude mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat, baita umeentzat ere. Gurasoek haurrentzako dutxarako kabinak aurkituko dituzte beren txikientzat. Era berean, kanpineko arropa-garbitegia erabil dezakezu zure jantziak garbitu ahal izateko: garbigailua eta lehorgailua daude.

Gure kanpineko sarreran langa automatikoa dago, guztion segurtasuna bermatzeko. Autokarabana dutenei ur zikinak husteko tokia eta kutxa gotorra eskainiko dizkiegu kanpinera heltzean.

Kanpinak eskaintzen dituen zerbitzuen inguruan zalantzarik izanez gero, jarri mesedez gurekin harremanetan harrera-gunean.