Camping Airotel dans le Pays Basque
Erreserbak eta erabilgarritasuna

Kanpineko kirol-zelaiak

Eskura dituzu gure kirol instalazioak, opor-lekutik, hau da, kanpineko mobil-hometik edo partzelatik urrats gutxi batzuetara. Gure establezimenduko kirol-zelaiek hainbat jarduera mota egitea ahalbidetuko dizute.

Kirolari eskainitako oporrak kanpinean

Gure tenis pistak pilota horiaren zaleak liluratuko ditu; partida ederren testigu izan daitezke Pirinioetako eguzkipean. Erraketarekin jokatzen den beste kirol batek ping-pongak hain zuzen ere, badu tokia gurean, hainbat ping-pong mahai baitaude. Kirol anitzeko zelaiak, bestalde, askotariko ekintzak antolatzeko beta eskaintzen du: futbol, saskibaloi zein eskubaloi partidak joka daitezke bertan. Haurrek eta helduek gozatu ahal izango dute. Kanpinean petanka-zelai ugari daude, bolari porrokatuen eta zaletuen gozagarri. Hondartza-boleian okatzeko zelaia ere badago; beraz, erakutsi talde-lanerako duzun gaitasuna! Azkenik, betiere euskal kultura pixka bat sustatzeko asmoz, esku-pilota frontoira joateko gonbita egiten dizugu. Jardun zaitez erresistentzia eta bizkortasuna uztartzen dituen kirol honetan.

> Aurkitu gure kanpina < situation camping itsas mendi carte côte basque
Camping Itsas mendi

Quartier Acotz 115 chemin Duhartia 64500 SAINT JEAN DE LUZ - Aquitaine - France

Tél: +33 (0)5 59 26 56 50 E-mail: itsas@wanadoo.fr