Oporretako oroitzapenak oso garrantzitsuak direnez haur batentzat, kanpinean haurrentzako bi klub jartzen ditugu goi-denboraldian.
Haurrentzako eta gazteentzako jarduerak eta ekintzak kanpinean
Klub bat 4 eta 12 urte arteko umeei eskainita dago; bestea, aldiz, gazteei. Bi klub horietarako ekintzak eta jolasak antolatzen ibiliko da buru-belarri gure animatzaile talde dinamikoa, haurren beharrizanak asetzeko asmoz. Azpiegiturak –joko-eremuak, jolasguneak, ping-pong mahaiak, eta telebista ikusteko areto bat– erabiltzeaz gain, animatzaileek jolas kolektiboak eta abenturazkoak qjartzen dituzte martxan. Horien bitartez, kanpineko haurrak elkarrengana hurbildu eta adiskide egingo dira Donibane Lohizuneko oporraldian. Era berean, igeriketa ikastaroak eskaintzen ditugu kanpinean txikiek igerian aritzeko oinarriak berengana ditzaten, toki lasai eta eguzkitsuan. Goi-denboraldian, disko-festak ere antolatzen ditugu gazteentzat.