Bisitatu Ainhoako historia eta natura kanpinetik 30 minutura
Ainhoa herri euskaldun tradizionala da, paraje natural batean altxatua. Bertako herri tipikoa aurki dezakegu: frontoia, udaletxea, eliza eta lapurtar estiloko etxeak bilbadurekin. Hirigunean, gotorleku ugari daude elkarren ondoan. Eraiki zirenean, XIII. mendean, modan zeuden mota horretako eraikinak. Donejakue bidean zihoazen erromesei aterpea eskaintzea zuten helburu etxe ikaragarri haiek. Gaur egun, herriko ondarearen parte garrantzitsua dira. Udaletxearen alboan, zoaz Ainhoako Ondarearen Etxera, tokiko historiaren sekretu ugari erakutsiko dizkizu-eta. Hainbat aztarna historikok erakusten dute duela mende batzuk herri hau jarduera handikoa zela. Horren adibide dugu Ainhoako arropa-garbitegia. Egun, landarediaz inguratuta dago, baina lehen leku garrantzitsua zen herriko bizimoduan. Bestalde, paseatzea eta ibilaldiak egitea gustuko dutenak pozarren egongo dira, Ainhoa aldeko bidexka eta bizikleta-bideetara jo eta herriko basoa osatzen duten 431 hektareetan barneraturik. Haranez eta mendiz inguratuta, toki naturalean murgilduko zara eta fauna eta flora aberatsei erreparatuko ahal izango diezu.