2025eko erreserbak irekita
Kanpina berriz irekitzea 2025/04/04an

Deskargatu Camping aplikazioa !
> App Store
> Google Play
Camping Airotel dans le Pays Basque
Erreserbatzeko

Ongi etorri gure kanpinera Euskal Herrian!

Kanpina itsasertzean, Donibane Lohizunen

Itsas Mendi kanpina kostaldean dago, Donibane Lohizunen hain zuzen ere, Euskal Herriaren bihotzean. Lau izarreko kanpinak hondartzetatik 400 metrora emango dizu ongi-etorria, etxeko giro lasaian. Oporrak itsasertzean igarotzeko, gure Donibane Lohizuneko kanpinean gune geografiko ezin hobean egongo zara, gertu izango baitituzu Biarritz, Baiona eta Frantziako bainuetxe-gune ederrenetarikoa, Donibane Lohizune.. Hondar fineko hondartzetatik 400 metrora, urrats gutxitara toki bikaina aurkituko duzu zure egonaldian eguzkia hartzeko edo eskuoihala zabaltzeko. Euskal kulturaren aberastasunaz eta kanpineko zein Donibane Lohizuneko, giro alaiaz goza daiteke bertan. Hondartzazaleak eta uretako kirolak maite dituztenak pozez zoratzen egongo dira gure kanpinean!

Mobil-homeak eta partzelak errentan

Familian edo lagunartean, hartu atseden gure kanpinean. Berdeguneak 9 hektarea eta 468 partzela ditu. Era berean, eguzkipean opor bikainak igarotzeko, aukera zabala eskaintzen dizugu mobil-home guztiz erosoetan. 176 inguru daude, guztiak gustu finez apainduak. Bestela, kanpineko partzela tradizionalak dituzu aukeran, natura ahalik eta gertuen izateko. Kanpin-denda, karabana edo autokarabana ekar dezakezu, eta zuk egokitu dezakezu zure txoko kuttuna Euskal Herriaren bihotzean. Gure mobil-homeak alokatzeak bestalde, zorro eta maletak baino eraman behar ez izatea bermatzen dizu. Beraz, kanpinera heldu bezain laster inguruaz gozatu ahal izango duzu. Mobil-homean nahiz partzelan, Itsas Mendi kanpinean leku apartean zaude: ekintza mordoxka, ibilaldiak eta beste sorpresa asko aurki ditzakezu Euskal Herriaren magalean.

Kanpin atsegina, igerileku klimatizatuarekin eta uretako instalazioekin

Udako egun eguzkitsuetan, hondartzako bainuaren ordezkoa bilatu dugu gozamen-iturriak txandakatzeko. Kanpinak, bat nahikoa ez eta, bi igerileku eskaintzen dizkie kanpinzaleei! Alde batetik, igerileku estalia dago, jacuzzi eta guzti, atseden une zoragarrietarako eta goizeko bainuetarako. Beste alde batetik, haurrek eta gazteek gustuko izango dute txirristadun igerilekua, baita txirristatik jauzi egitean ateratako zipriztinak ere. Kanpineko partzelatik edo mobil-home guztiz erosotik bi pausora, disfrutatu Euskal Herriko oasi honetaz: ur-jauziak eta jacuzzia ditu, eta baita belardia ere, eguzkia hartzea eta atsedena maite dutenentzat. Oporraldian giro lasaiaz gozatzeko, gure animazio taldea bertan izango da festak eta jarduerak proposatzeko prest.

Harrera 08:00 etatik 22:00 etara dago zabalik goi-denboraldian,8:00etatik- 19:00etara denboraldi baxuan (20:00etara asteburuetan), baina zerbitzua bermatuarik dago eguneko 24 orduetan. Zure esanetara gaude, informazioa eskaintzeko eta aholkua emateko ahalik eta modu eraginkorrenean. Laster ikusiko dugu elkar Itsas Mendi kanpinean!

Kanpina 2025eko apirilaren 4tik azaroaren 2ra egongo da zabalik.

3-6 pertsona
séjour mobil home quatre personnes familles landes location vacances landes deux personnes duo aquitaine vacances cinq personnes location vacances landes deux personnes duo aquitaine
> Kokatu gaitzazu <
Camping Itsas mendi

Quartier Acotz
115 chemin Duhartia
64500 SAINT JEAN DE LUZ
Nouvelle Aquitaine - France

Tél: +33 (0)5 59 26 56 50
E-mail: contact@itsas-mendi.com