2024ko erreserbak zabalik daude
Kanpinaren irekiera 2024/03/22tik 3/11ra

Deskargatu Camping aplikazioa !
> App Store
> Google Play
Camping Airotel dans le Pays Basque
Erreserbatzeko
Bezeroen eremua

Euskal Herria

Euskal Herriko harribitxiak kanpinetik gertu

Euskal Herrian, piztu dadila abenturarako grina!

Zatoz euskal kostaldea ezagutzera eta erakutsi aurkikuntza berriak egitea gustuko duzula. Kirola atsegin baduzu, kanpin inguruan irteera ugari egiteko aukera izango duzu. Euskal Herrian gehien maite dugun uretako kirola egiten has zaitezke surf eskolan, esku-pilota partida zirraragarrietan parte hartu, edo baita xisterakoetan ere. Horrez gain, bestelako jarduerak eta irteerak egin ditzakezu zure egonaldian. Disfrutatu raftingarekin, egin osteratxo bat quadean, urpekaritza egiten hasi...

Itsasoaren eta mendiaren artean dagoen kanpinak ematen duen askatasuna

Zatoz Itsas Mendi kanpinera itsasertzean dagoen establezimendu honetaz gozatu ahal izateko, hondar fineko hondartzetatik 400 metrora. Biarritzera 10 kilometro baino ez daude, eta Donibane Lohizunera, 4 kilometro besterik ez. Zatoz, beraz, oporrak Euskal Herriaren bihotzean dauden herrietan igarotzera. Ondo atonduriko 9 hektareako berdegunean, guztiz deskonektatzeko egokiera aurkituko duzu. Mobil-homean edo kanpineko partzelan atseden hartu ondoren, benetan aukera ezinhobea izango duzu Euskal Herria hobeto ezagutzeko.

Esnatu zure zentzuak, aurkitu naturan egotearen plazera eta biziberritu zaitez Euskal Herriaren bihotzean

Leku apartean egonik, ondare historiko eta kultural paregabearen ateak irekiko dizkizu 4 izarreko Itsas Mendi kanpinak. Indarra eta samurtasuna, itsaso eta mendi artean, osagai guztiak biltzen dira zure egonaldia poz-iturri bilakatzeko.

Donibane Lohizune eta Hendaia bitartean dauden turismo-bulegoen webgune ofizialak
> Kokatu gaitzazu <
Camping Itsas mendi

Quartier Acotz
115 chemin Duhartia
64500 SAINT JEAN DE LUZ
Nouvelle Aquitaine - France

Tél: +33 (0)5 59 26 56 50
E-mail: contact@itsas-mendi.com